Pertsona helduen hauskortasuna multidimentsionala, heterogeneoa eta desberdina da

Pertsonen hauskortasuna aintzat hartzea ez da aztergai bat soilik.

Hainbat tresna garatu dira ezagutzaren eremu ezberdinetan, fenomeno hori neurtzen, monitorizatzen eta ebaluatzen laguntzeko ikuspuntu ezberdinetatik.

Ingurumen- faktoreek eta gizarte-determinatzaileek hauskortasunaren esperientzian eragiten dute, eta, beraz, aintzat hartu behar dira fenomeno hori ulertzeko.

Pertsonok talde heterogeneoa gara, eta berdin aplikatzen zaie adineko pertsonei. Gure arrisku-egoerak, gure ongizatea bezalaxe, prozesuak eta egoera dinamikoak dira, multidimentsionalak eta heterogeneoak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan lanean ari gara ikusteko gizarteratze- eta baztertze-faktoreek nola lagundu dezaketen pertsonen arrisku-egoerak identifikatzen bizitzako etapa guztietan eta, bereziki, zahartze-prozesuan.

Horrek eskatzen du tresna eta ikuspegi analitiko ezberdinak erabiltzea, diziplina-arteko lana eta zeharkako ikuspegi baten bilaketa desberdinkeria-faktore ezberdinen artean, hala nola generoa, lurraldekoak, sozialak, ekonomikoak edo bestelakoak.

Finean, azterlanaren konplexutasunak eskatzen du ikuspegi eta tresna ezberdinak batzea, landu beharreko errealitate anitzera egokituko direnak.


Bazkidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa – Lucía Martínez Virto eta Víctor Sanchez Salmerón.

To top