Gizarte-hauskortasuna neurtzeko gizarte-diagnostikoko tresna bat da FragiTEK

FragiTEK gizarte-diagnostikoko tresna da, Grupo SSI taldeak garatua, eta tresna horren helburua da adineko pertsonen gizarte-hausakortasuna (hauskortasun funtzionalaren eta harreman-hauskortasunaren batura) neurtzea, haien beharrizanetara gehien egokitzen diren udal-zerbitzu ezberdinak pertsona horiei proposatzeko eta ezartzeko helburuarekin.

Tresna horrek pertsonaren alderdi hauek baloratzen ditu:

  • egoera funtzionala (autonomia/dependentzia, osasun-egoera, etab.),
  • harreman-egoera (zaintza betetzea, besteekiko harremanak, gizarte parte-hartzea, etab.),
  • ingurunea (bizitokiaren irisgarritasun- eta bizigarritasun-baldintzak, ekipamenduak, etab.),
  • baita autobalorazio bat ere (gogo-aldartea, aipatu bakardadea, etab.).

Balorazioa profil honetako jendeari egiten zaio: beren etxeetan bizi diren eta nahi gabeko bakardade-egoeran edo gizarte-isolamenduan egon daitezkeen adinekoak.

Gainera, tresna hau ahalbidetzen ari da Gizarte Zerbitzuen radarrean ez dauden pertsonak detektatzea, eta haiengana hurbiltzen ditu.

2019an diseinatu zen tresna bat da, eta bost urte baino gehiago daramatzagu horrekin lanean.
Egun, 2.000 adineko inguru, horietatik % 80 baino gehiago emakumeak, baloratu dira tresna horrekin.


Bazkidea: Grupo SSI

To top